Gizartea -
Bizkaia
Beste otso bat hil dute Karrantzan, baimendutako uxaldi batean
Uxaldi berria Diputazioak larunbatean baimendutakoaren ostean egin dute; aurreko horretan, hiru otso akabatu zituzten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaiko Diputazioak uxaldi berri bat baimendu du Karrantzan, eta beste otso bat hil dute gaurkoan, azken asteetan ugaritutako erasoen moduko berri bat gertatu dela baieztatu ostean.
Uxaldi berria larunbatean Diputazioak baimendutakoaren ostean egin dute; aurreko horretan, hiru otso akabatu zituzten. Euskadiko Otso Taldeak azaldu duenez, hiru otso horien heriotza eta 2014an akabatu zuten otsoa aintzat hartuta, "seguru aski, Euskadin bizi zen azken otso taldea akabatu dute".
Larunbatean bezala, uxaldia Diputazioak zuzendu du, eta "azken erasoa aztertu" ostean, "teknikarien balorazioekin", egin dute.
Erakundearen arabera, egungo legedia errespetatu egin dute, "zinegetikoa ez den espeziearen eta abereen arteko oreka" mantentzeko.