Gizartea -
Indarkeria sexista
Emakume bat larri dago Alacanten, bikotekide ohiak sastakatu ostean
Ustezko erasotzaileak bere buruaz beste egin du ondoren, eraikin bateko teilatutik behera salto eginda.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume bat larri dago Alacanten, goizean bikotekide ohiak hainbat sastakada eman ondoren. Usteko erasotzaileak bere buruaz beste egin du ondoren, eraikin bateko teilatutik behera salto eginda, Alacanteko Polizia-etxeko iturriek baieztatu dutenez.
Emakumea Alacanteko erietxeko Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago, larri.
Osasun iturrien arabera, hainbat sastada ditu bularraldean, baina ez dago hiltzeko arriskuan.
Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, baina ez dute jakitera eman biktimak aurretik tratu txarrik salatu duen.
____________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.