Gizartea -
Jardunaldia Bilbon
EAEko 30.000 langileek lan jazarpena pairatzen dute
Bizkaiko hamar enpresetako batek lan indarkeria egoerak antzeman ditu. 'Mobbing' fenomeno hori errotik kentzeko "politika zigortzaile zorrotzen" alde egin du Lan sailburuak.
Erredakzioa
Bizkaiko hamar enpresetako batek (% 9,6) lan jazarpen egoerak antzeman ditu, Estatuko batez bestekoa 2,5 puntutan gaindituz (% 7,1 ), lan jazarpenaren inguruan UGT Bizkaiak eta EHUk egindako ikerketaren arabera.
Gemma Zabaleta Lan sailburua, Candido Mendez eta Damaso Casado UGT eta UGT Euskadiko idazkariak, datu horiek aurkeztu dituzte Bilboko Euskalduna Jauregian egindako "Lan jazarpena: errotik kentzeko jazarpenak" jardunaldian.
EAEko 30.000 langile inguruk jazarpen egoerak pairatzen dituztela aditzera eman du Zabaletak, eta horietako 14.000ek presio psikologiko etengabea eta egunerokoa bizi dute.
Lan sailburuak ohartarazi duenez, "lantokietan mobbinga egitea ondorioak izan behar ditu, ezin da doakoa izan" eta fenomeno hori errotik kentzeko "politika zigortzaile zorrotzen" alde egin du.
Estatuko batez bestekoaren gainetik dago Bizkaia
Estatuko batez bestekoaren gainetik dago Bizkaia beste atal batzuetan ere: enpresen % 5,6k dio ahozko mehatxuak zein fisikoak ohiko direla, Estatuan aldiz, % 3,8k. % 6,8k gaitasun profesionalari aipua kentzen diotela maiztasunez. % 3,9k, aldiz, isolamendu soziala edo fisikoa altua eta ohikoa dela adierazi du. % 5ean bizitza pribatu kritikatu egiten dute eta % 3,3an, langileen arteko komunikazioa murriztea ohikoa da.