Gizartea -
Atxiloketak eta miaketak
Droga-trafikoaren kontrako operazioa, Bartzelonan
20 bat lagun atxilotu dituzte Sant Adria de Besos herriko La Mina auzoan. 'Titan' operazioaren bigarren fasea da hau, azaroan 85 lagun atxilotu ondoren.
Agentziak | Erredakzioa
Droga-trafikoaren kontrako polizia-operazio zabala egiten ari dira astelehen honetan Esquadra Mossoak. 20 bat atxiloketa eta 27 miaketa egin dituzte Bartzelonako metropolialdeko 10 udalerritan.
Ikerketaren iturriek jakinarazi dutenez, droga saltzeko guneak atzematea da operazioaren helburua. Besteak beste, Sant Adria de Besos herriko La Mina auzoan egin dituzte atxiloketak.
'Titan' operazioaren bigarren fasea da honakoa. Azaroan, 85 lagun atxilotu zituzten 15 herritan egindako operazioan. 34 pertsona kartzelatu zituzten droga-trafikoa, armak legez kanpo edukitzea, dirua zuritzea eta gaizkile talde bateko kide izatea egotzita.
Ikerketaren ondorioz, beste 10 lagun atxilotu zituzten handik egun batzuetara. Espetxera bidali zituen epaileak guztiak.