Gizartea -

Gobernuz Kanpoko Erakundea

Isidro Elezgarai, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko presidente berria

'Poz handiarekin hartzen dut nire gain haurren eskubideak defendatzea ahalbidetuko didan erantzukizun hau', esan du kargua hartu berritan.

Isidro Elezgarai. Argazkia: UNICEF.
Isidro Elezgarai. Argazkia: UNICEF.

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isidro Elezgarai da joan den urtarrilaren 19tik UNICEF Euskal Herriko Batzordeko presidente berria, Carlos Epalzaren lekukoa hartuta.

Erakundearen estatutuetan jasotzen dena betez, presidente-aldaketaren berri eman du UNICEFek. Epalzaren agintaldian zuzendaritza-batzordeko kide izan zen Elezgarai.

Laboral Kutxako komunikabideekiko harremanetarako zuzendari izan da 35 urtez, eta iazko azaroaren  'Bihotza Sari berezia' jaso zuen komunikabideen eskutik, "ekimen sozialetan modu aktiboan beti izan duen partaidetzagatik".

UNICEF Euskal Herriko Batzordeko presidentetza bere gain hartuta, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan "munduko haur guztien eskubideak defendatu eta sustatzea" izango da bere egitekoa.  "Poz handiarekin hartzen dut nire gain haurren eskubideak defendatzea ahalbidetuko didan erantzukizun hau. UNICEFen egiten dugun lana gure komunitateko pertsona bakoitzari hurbiltzea izango dut helburu. Nire desioa da euskal gizarteari gertutasuna, balioak eta esperantza helaraztea, gugandik gertu dauden haurren alde lan eginez, eta baita, gure misioak dioen moduan, munduko haur ahulenen alde ere", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak