Gizartea -

Inoizko eskaera handiena

Unicefek 3.100 milioi eskatu ditu 62 milioi umeri laguntzeko

Erakunde horren arabera,  3.100 milioi dolar behar dira munduan zehar dauden krisiei aurre egiteko, gose eta gaixo dauden edota gune gatazkatsuetan bizi diren neska-mutilen premiak ase ahal izateko.

Neskatoa
Neskatoa
Unicef erakundeak 2700 milioi euro behar ditu aurton umeei laguntzeko

1:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unicefek inoizko diru-eskaerarik handiena egin du, 3.100 milioi dolar, mundu osoan arrisku-egoeran dauden 62 milioi umeri laguntzeko.

Erakunde horren arabera, 3.100 milioi dolar behar dira munduan zehar dauden krisiei heltzeko, gose eta gaixo dauden edota gune gatazkatsuetan bizi diren neska-mutilen premiak ase ahal izateko.

Iaz baino 1.000 milioi dolar gehiago eskatu ditu Unicefek aurten.

Gero eta handiago da gune gatazkatsuetan bizi den umeen kopurua. Besteak beste, gatazkak, hondamendi naturalak, larrialdi egoerak eta ebola dira umeek pairatzen dituzten gaitz larrienetako batzuk.

Egoera horien guztien ondorioz, arriskuan dauden umeen kopuruak gora egin du, batez ere indarkeria, gosea, gaixotasunak edota gehiegikeriak direla eta.

Munduko hamar ume bakoitzetik bat (230 milioi ume) gune gatazkatsuetan bizi dira. Unicefek, orotara, 98 milioi pertsonari lagundu nahi die aurten, eta horietatik 62 milioi umeak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Indarkeria matxista gaur NBE Gaixotasunak argazkiak Osasun albisteak Nerabezaroa albisteak Giza eskubideak Gosea