Gizartea -

Barakaldo

Udaltzaingoak etxegabeteetan ez parte hartzea eskatu dute sindikatuek

Iaz, Udalak Barakaldo "etxegabetzerik gabeko herri" izendatu zuela gogorarazi dute.

2014ko martxoan Barakaldo egindako etxegabetze bat. Argazkia: Jose Luis Cheswick
2014ko martxoan Barakaldo egindako etxegabetze bat. Argazkia: Jose Luis Cheswick
2014ko martxoan Barakaldo egindako etxegabetze bat. Argazkia: Jose Luis Cheswick

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO, LAB, ELA, UGT eta Erne sindikatuek Udaltzaingoak etxegabetzeetan ez parte hartzea eskatu diote Amaia del Campo alkateari.

Horren ildotik, poliziaburuei prozedura horietan agenteak ez bidaltzeko agindua emateko deia egin diote.

Del Campori igorritako idatzi batean, sindikatuek gogorarazi dute Barakaldo "etxegabetzerik gabeko herri" izendatu zuela Udalak azaroaren 26an. Adierazpen horretan, etxe kaleratzeetara udaltzainak bidaltzea saihestuko zela adostu zen.

Sindikatuen ustez, udaltzainak etxegabetxeetan parte hartzera behartzeak "talka" dakar aginduak betetzeko beharraren eta kontzientzia-eragozpenaren artean.

Gainera, "jokaera bidegabea" izatera behartzea dela adierazi dute, poliziek herritarrak "babestu" egin behar baitituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Bizkaiko albisteak Barakaldo Eusko Langileen Alkartasuna LAB albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Kaleratzeak gaur Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa