Gizartea -

Osasuna

Barizelaren aurkako txertoa, botiketan salgai berriro

Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) txertoa farmazietan saltzeko baimena eman zuen duela bi aste.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barizelaren kontrako txertoa salgai dago berriz gaurtik aurrera Espainiako farmazietan, Botiken Salneurri Batzordeak oniritzia eman ondoren, Osasun Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez.

Ministerioko Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) txertoa farmazietan saltzeko baimena eman zuen duela bi aste.

Txertoa farmazietan saltzea eskatu zioten bi enpresak Alfonso Alonsok zuzendutako Ministerioari. Iragan uztailean txertoen egutegian barneratzeko erabakia hartu zuen Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak.

Bi dosi

Bilera horretan, erkidegoek eta Gobernuak 2016tik aurrera txertoa txikienei ematen hastea adostu zuten. Hala, lehen dosia 12 eta 15 hilabete bitarteko haurtxoei emango diete, eta bigarrena 3 eta 4 urte arteko umeei.

Adin tarte horietatik at seme-alabak dituzten gurasoek astanafarreriaren kontrako txertoa botiketan eskuratzeko aukera izango dute gaurtik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gaixotasunak Gizartea bideoak Osasunari buruzko albisteak Sendagaiak Txertoak egutegia Farmaziak gaur