Gizartea -
Hondakinen bilketa
Lezoko Udalak atez ateko sistema kentzea eta mistoa ezartzea adostu du
Atez ateko sisteman erabiltzeko jarri zituzten zutabeak materia organikoa eta errefusa biltzeko aprobetxatuko dituzte orain.
Agentziak | Erredakzioa
Hondakinak biltzeko sistema mistoa ezarri eta atez atekoa kentzea adostu dute EAJ eta EH Bildu alderdiek Lezoko Udalean.
Udalak berak ohar baten bidez gaur jakinarazi duenez, alderdi bien artean zenbait bilera egin ostean, akordio horretara heldu dira. Horrenbestez, atez ateko sisteman erabiltzeko jarri zituzten zutabeak materia organikoa eta errefusa biltzeko aprobetxatuko dituzte orain.
Beira, papera, kartoia eta plastikoa bakoitzari dagokion ontzietan batuko dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea