Gizartea -

Euriagatik

Bertan behera gelditu da inauterietako haurren desfilea, Donostian

Dena den, arratsaldeko konpartsen eta karrozen desfileari eutsi egingo diete.

Haurrek Victoria Eugenia antzokian erakutsi dituzte beren koreografiak. Argazkia: Donostia Kultura
Haurrek Victoria Eugenia antzokian erakutsi dituzte beren koreografiak. Argazkia: Donostia Kultura
Haurrek Victoria Eugenia antzokian erakutsi dituzte beren koreografiak. Argazkia: Donostia Kultura

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako inauterietako haurren desfilea bertan behera utzi dute gaur, euriagatik. Hori dela eta, haurrek Victoria Eugenia antzokian erakutsi dituzte beren koreografiak. Halaber, Altzako eta Groseko desfileak ere bertan behera gelditu dira.

Dena den, arratsaldeko konpartsen eta desfileari eutsi egingo diete, eta 17:01etik aurrera hiri erdiko kaleak zeharkatuko dituzte.

18:31ean Los Bebes de la Bulla konpartsa ibiliko da hiriko kaleetan.

Geroago, 19:01ean, Macroscopi kalejira musikala izango da Alde Zaharrean.

Bestalde, "Oihanak hiria inbaditzen du" antzerki ibiltariak Alde Zaharreko eta Bulebarreko kaleak zeharkatuko ditu 19:31tik aurrera.

Donostiako Paseo Berria, zirkulaziorako itxita olatuengatik

Donostiako Paseo Berria ibilgailuen zirkulaziorako itxi egin dute gaur goizeko bederatzietan, euskal kostaldean espero diren olatu handiengatik.

Udaleko iturriek berri eman dutenez, olatu handien aurrean Udalak hartu duen lehendabiziko neurria da.

Halaber, Donostiako Udalak panel informatiboak jarri ditu Paseo Berriaren inguruetan, denboralea indartu ahala inguru horretan indarrean egongo den ibilgailuak aparkatzeko debekua ohartaraziz.

Abisu horia ezarri dute gaurko euskal kostaldean, lauzpabost metroko olatuak tarteko. Dena den, astelehenean eta asteartean itsasoa gehiago zakartuko da eta abisu horia alerta laranja izatera igaroko da -7 metro arteko olatuak espero dira-.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Inauteriak Denboraleak bideoak Eguraldia Bilbao Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa