Gizartea -

Osakidetza

Jaioberrien erregistroen % 70 ospitaleetan egiten da jada

Erregistrora jo beharrean, izena ematea erietxean bertan egiteko aukera ematen dute abendutik Osakidetzako ospitale guztiek.

Jaioberria
Jaioberria
Jaioberria

Agentziak | Errdakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregistro Zibilera joan beharrean, jaioberrien erregistroa ospitalean bertan egin daiteke abendutik EAEn. Aukera eskaintzen denetik, izen emateen % 70 erietxeetan egiten dute gurasoek. Jaiotzen erregistroa egiteko zerbitzu telematikoa ospitale guztietan ezartzen duen Estatuko lehen erkidegoetakoa da EAE.

Zerbitzu horren lehen balorazioa egin du gaur Maria Jesus Mugica Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordean. Haren hitzetan, zerbitzua "egonkortzen" ari da.

Horrek azaldu duenez, sistema hiru fasetan ezarri dute. Urriaren 15ean abiatu zuten, erregistroa ospitaleetan egiteko aukera eman zuen araua indarrean sartu zenean, eta abenduaren 1ean amaitu zuten, zerbitzua Osakidetzako erietxe guztietara zabalduta.

Bide horretan, Jaurlaritzak "gogor egin du lan", horren hitzetan, "izapide administratiboak erraztu eta seme-alaben erregistroa ospitalean bertan egiteko aukera ematen duen zerbitzua ezartzeko".

Mugikaren esanetan, zerbitzua "arazorik gabe ari da ematen". Gurasoek "oso ondo hartu dute", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Haurtzaroa albisteak Gurasoak  gaur