Gizartea -
Rochefort, Frantzia
Sei gazte hil dira Frantzian, autobus batek izandako istripuan
Rocheforten izan da ezbeharra; eskola-autobus batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute. Hildakoez gain, hainbat ikasle zaurituta daude.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez sei nerabe hil dira Rochefort parean, Frantzia mendebaldean, eskola-autobus batek eta kamioi batek elkarren aurka jota. Hildakoak autobusean zihoazen ikasleak dira, Frantziako Poliziak jakitera eman duenez.
Lehen informazioen arabera, beste zortzi ikasle zaurituta eraman dituzte erietxera. 07:15ean izan da istripua; Poliziak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.
Atzo beste istripu bat izan zen Frantzian, Doubs herrian. 12 eta 15 urteko bi gazte hil ziren, eskola-autobus batek, elurtutako errepide batean, izandako istripuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea