Gizartea -

Lapurretak

Gizon bat atxilotu dute, Berangoko argiterian 16 lapurreta egiteagatik

Gainera, Gorlizen, Plentzian, Getxon, Sopelan eta Urdulizen izandako beste lapurreta batzuetan parte hartu ote duen ikertzen ari da Ertzaintza.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Berangoko argiteria publikoan 16 lapurreta egitea leporatuta 2015eko martxoa eta azaroa bitartean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, bi lekukok kablea lapurtzen harrapatu zuten atxilotua pasa den urrian. Lapurreta egin ostean ihes egin zuen furgoneta batean.

Halaber, Ertzaintzak 27 urteko beste gizonezko bat inputatu du lapurreta horietan konplize izatea egotzita. Ertzaintzaren esanetan, Berangon ostutako kableak 20.000 euroko balioa du.

Bestalde, atxilotuak Gorlizen, Plentzian, Getxon, Sopelan eta Urdulizen izandako beste lapurreta batzuetan parte hartu ote duen ikertzen ari da Ertzaintza. Duela urtebete Galdakaon atxilotu zuten, argiteria publikoko kablea lapurtzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Delituak bideoak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Lapurretak azken ordukoa Berango albisteak Gaur egungo bideo ikusienak