Gizartea -

Txilen

Bi urteko kartzela-zigorra ezarri diote Arregiri pederastiagatik

Eduki pederastak zituzten bideoak gordetzeagatik zigortu du Txileko justiziak apaiz euskalduna. Horietako irudi batzuk Euskal Herriko ikastetxeetan grabatutakoak ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Angel Arregi apaiz euskaldunak bi urteko kartzela-zigorra bete beharko du haur pornografia gordetzeagatik. Arregik aitortu egin du delitu hori egin izana.

Arregi (1957an Bilbon jaiota) oso-osorik bete beharko du zigorra.

Txileko justiziak zigortu egin du Santiago hiriburuan egindako epaiketa batean. 2009an atxilotu zutenetik kartzelan egon da 53 urteko gizona.

Arregik gimnasia ikasgaia eman zuen Basauriko San Jose eskolan eta Arrasateko eta Gasteizko San Viatorren. Gero Madrila eraman zuten eta handik Txilera. Hegoamerikako herrialdean, eskola batean aritu zen lanean eta bertako ordenagailuan haur-pornografia deskargatzen harrapatu zuen Polziak.

Jose Angel Arregi Egañak ustez adin txikikoei egindako sexu-gehiegikeriak grabatu omen zituen 2002 eta 2005 artean, soinketa eskolak ematen zituenean.

Dirudienez, nerabeen malgutasunari buruzko tesi bat egiten ari zela esaten zuen eta suspenditu egingo ziela mehatxatzen zien kontra eginez gero. Eliz-gizonak kamera ezkutuz grabatzen zituen adin txikikoei egindako masturbazioa eta objektuekin egindako penetrazioa. Jose Angel Arregik 15 ikasleri egindako 400 ordutik gora haur-porngografia bideo zituen.

Egun Txileko Politecnico Señor de Santiagon zen irakasle eta bertako eskolako ordenagailuan atzeman zioten legez kanpoko materiala. Abuztuan atxilotu zuten eta gaur epaitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea