Gizartea -
Arratsaldeko 19:00etan
A-8an hil ziren langileen hiletak gaur egingo dituzte, Leioan
Hildakoak Ceprenor enpresarentzat lan egiten zuten, autopistan seinaleak jarri eta errepideko marrak margotuz.
Erredakzioa
Zaldibar parean, A-8an, atzo hil ziren 49 eta 50 urteko langileen hiletak egingo dituzte gaur arratsaldean, Leioan. Elizkizuna 19:00etan hasiko da, aipatu herri bizkaitarreko elizan.
Hildakoak Ceprenor enpresarentzat lan egiten zuten, autopistan seinaleak jarri eta errepideko marrak margotuz.
Eguerdiko 13:15ak zirenean, furgoneta batek harrapatu zituen atzo, eta ondoren, auto baten kontra talka egin zuen.
Istripua izan zen tokian bertan hil egin ziren bi langilean, eta autoan zihoazen beste bi gizonezkoak larri zaurituta daude.
Enpresaren esanetan, bi hildakoek segurtasun neurriak hartu zituzten. Zendutakoetako bat CC.OO.ko ordezkaria zen. Lankideek bilkura deitu dute eguerdirako.