Gizartea -

Jaioberriak

Ane eta Markel, EAEko gurasoen izen kutunenak

Anek 20 urte daramatza jaioberrien izenen zerrendan lehenengo postuan. Guraso atzerritarrek ere euskal izenak aukeratzen dituzte.

Jaioberria. Argazkia: EiTB
Jaioberria.
Jaioberria. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1996tik hona, Ane da neska-izena aukeratzeko orduan gurasoen kutunena, Eustaten arabera, eta horixe berretsi du 2012 eta 2014 artean jaiotakoen izenak aintzat hartuta. Ondoren, June, Irati, Nahia, Uxue eta Izaro geratu dira zerrendan 2012 eta 2014 bitatean.

Guraso atzerritarrek ere, euskal izenak aukeratzen dituzte, baina bada alderik ranking orokorraren aldean. Bost neska-izen ugarienetako 3 (Ainhoa, Naiara eta Leire) euskal izenak dira; baina zerrendako aurrenekoa Sara da, hebrearra, eta bigarrena, Sofia, grekoa.

Mutil-izenetan, Ander eta Iker euskal izenak bigarren eta laugarren daude. Aurrena, berriz, Adam dago, hebrearra; hirugarrena, Mohamed, arabiarra; eta bosgarrena, David, hebrearra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Haurtzaroa albisteak Gurasoak  gaur Eustat