Gizartea -

Gertakaria

200 lagun elkar jotzeko gelditu dira Iruñean

Iruñeko udaltzaingoak polizia-dispositiboa jarri zuen martxan, Polizia Nazionalarekin eta Foruzaingoarekin batera, eta horri esker "bildutakoen artean erasorik ez izatea ahalbidetu zuen".

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

200 lagun Iruñeko plaza batean gelditu ziren atzo elkar jotzeko asmoz, Foruzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hitzorduaren berri izan ondoren, dispositibo bat jarri zuten martxan agenteek ezer gerta ez zedin.

Atzo, Askatasunaren Plazan, 19:00etan, zen hitzordua. Agenteek jakinarazi dutenez, 200 bat neska-mutil elkar jotzeko gelditu ziren, horien artean adingabe asko zeudela jakinarazi dute. Iruñeko udaltzaingoak inguruan polizia-dispositiboa jarri zuen martxan, Polizia Nazionalarekin eta Foruzaingoarekin batera, eta horri esker “bildutakoen artean erasorik ez izatea ahalbidetu zuen”.

Bildutako gazte gehienak Iruñetik eta inguruko herrietatik bertaratu ziren, eta horietako gehienek alde egin zuten Polizia ikusi zutenean. Horietako batzuk identifikatu egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa