Gizartea -
Denboralea
Uretako eta mendiko eskola kirola bertan behera, Gipuzkoa eta Bizkaian
Eremu ireki eta itxietan egiten diren eskola kiroleko jarduerak bere horretan mantentzen dira, baina joan-etorrietan kontuz ibiltzeko gomendatzen dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bertan behera utzi dituzte mendiarekin eta urarekin lotutako eskola kiroleko jarduerak eguraldi baldintzak tarteko; izan ere, alerta laranja ezarri dute gaurko euriagatik eta abisu horia, berriz, olatuengatik.
Gaurko iragarritako mendi eta orientazioko irteerak eta antzerakoak bertan behera utzi dituzte eta baita uretako jarduerak ere, hala nola, arraunketa, piraguismoa, surfa, arrantza, hondartzako boleibola, triatloia eta bela.
Eremu ireki eta itxietan egiten diren eskola kiroleko jarduerak bere horretan mantendu dituzte, baina joan-etorrietan kontuz ibiltzeko gomendatzen dute.
Bestalde, erlaitz, horma, zuhaitz edota hesietatik urrun mantentzeko eta gainezka egin dezaketen ibai edota errekatatik eta urez bete daitezkeen tokietatik babesteko gomendatu dute.