Itxi

2016/03/07

12:12

Gizartea

ERREPORTAJEA

Etxeko langileak: zerbitzari baino gehiago, menpeko

Maider Beistegi | EITB.EUS

Emakumea, atzerritarra eta atsedena hartu gabe astean legez ezarritako 60 ordutik gora lan egiten duena 1.000 euroren truke. Barneko etxeko langileak ikusezinak dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Barneko etxeko langileen % 78,85ek Enpleguaren Legeak aurreikusitakoaren ordu kopuruaren gainetik lan egiten dute, eta %18k astean 90 ordutik gora egiten dituzte; alegia 11-14 ordu bitarte egunean. Gehienek (% 85) ez dute gutxieneko soldata irabazten. Etxeko langileen lan-baldintzak txarrak dira oso, esplotaziotik gertu zenbait kasutan. Etxeko langileen egoerari buruzko datuek EAEn 100.000 lagun inguruk egiten duten lan honen gaineko gehiegikeria eta irregulartasunak azaleratzen dituzte.

Barneko etxeko langileen egoera bereziki kezkagarria da: zortzitik hamarrek astean 60 ordutik gora egiten dituzte lan, heren batek ez du ordu bat ere libre astean zehar eta bakarrik % 23,56k ditu legeak jasotzen dituen 36 orduko atsedenaldi jarraitua, Etxeko Langileen Bizkaiko elkarteak emandako datuen arabera.

2015ean elkarteko bulegoetara bertaratu ziren 475 etxeko langileen lekukotzak aintzat hartuta egindako estatistiken arabera, Bizkaiko etxeko langileen erditik gora, % 59,2 kanpoko etxeko langileak ziren, eta gainerakoak (%40,8) ostera, barnekoak (lan egiten duten etxean lo egiten dutenak). Azken horiei dagokienez, hamarretik zortzi atzerritarrak ziren eta % 17,57k ez zuten euren egoera administratiboa araututa. Deigarria da oso sortzez Bizkaikoak direnen kopuru txikia; % 3, 8 4 hain justu.

Barneko langileen herenek ez daukate atsedenik hartzeko aukerarik. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza lanetan aritzen dira langile horiek, eta, ondorioz, eguneko lanez gain gauetan ere jaiki behar izaten dute pertsona horiei laguntzeko. Ohikoa denez, barneko etxeko langile gehienak adineko pertsonak edo mendekotasun egoeran daudenak zaintzeko kontratatu zituzten. Hamarretik bederatzi zaintzeko kontratatu dituzte, gehien gehienak (% 97, 14) adineko pertsonak zaintzeko, hain justu. Hamarretik zortzi zaintzen ari ziren adineko pertsonarekin batera bizi ziren.

Gizarte Segurantza

2015ean gora egin dute Gizarte Segurantzan izena eman duten langileen kopurua. Barneko langileen kasuan, % 13,94k ez zuten egoera administratiboa araututa, eta, horrenbestez, ez zeuden izena emanda Gizarte Segurantzan. Hain justu langile hauek dira egoerarik okerrenean daudenak. Euren egoera legeztatzeko lan bat izan behar dute, eta familia batzuek egoera hori aprobetxatzen dute neurriz kanpoko baldintzak ezartzeko.

Gainerako langileei dagokienez, hamarretik zazpi izena emanda zeuden, aurreko urtean baino zortzi puntu gehiago.

Carolina eta Isabel

Carolina eta Isabel etxeko langileak dira. Adineko pertsona bat zaintzen aritzen da Carolina, astelehenetik astelehenera, atsedenik gabe. Gaur, bi ordu eman dizkiote libre. Eta tarte hori baliatu du ETBko 'El Foco' saioarekin hitz egiteko.

Etxeko beharrak eta zaintza lanak egiten ditu Carolinak. Etxeratzen duen soldata ez da legeak ezartzen duen gutxienera iristen: 650 euro. "Oso lan gogorra da, eta oso gaizki ordainduta dago. Kontratua badut, bai, baina paperean 40 ordukoa dela jartzen du. Ezin zaitezke gaixotu, lana gal dezakezulako. Lan-baldintzak okerrera egiten ari direla dio: "beste herrialde batzuetako langileak etortzen ari dira, bisarik behar ez dutenak, eta oraindik eta gutxiago irabazten ari dira".

Etxeko langile baino gehiago menpeko sentitzen da Isabel: "askotan esklabo bat izango banintz bezala sentitzen naiz, oso eskubide gutxi eta betebehar asko ditudalako. Gutxietsita sentitzen naiz, zerbitzatzeko gaudela esaten digute". Soldatari buruz galdetuta, bizirauteko beste ere ez duela esan digu. "Gau guztia lan eginda, inoiz 5,75 euro ordaindu izan dizkidate".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;