Gizartea -
DROGAREN KONTRAKO OPERAZIOA
Nazioartean droga banatzen zuten bi sare desegin dituzte Nafarroan
Hamar lagun atxilotu dituzte, 30 eta 40 urte arteko zortzi gizon eta bi emakume. Denak Nafarroan bizi dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nazioartean droga banatzen zuten bi sare desegin dituzte Nafarroan, Guardia Zibilak zuzendutako 'Jocker' operazioan.
Hamar lagun atxilotu dituzte, eta horietako hiru kartzelara bidali ditu epaileak. Gainerakoak karguekin libre utzi dituzte. 30 eta 40 urte arteko zortzi gizon eta bi emakume dira atxilotutakoak. Guztiak Nafarroan bizi dira.
50 agentek hartu dute parte operazioan; zazpi etxe eta lokal miatu dituzte, eta, denera, Guardia Zibilaren arabera, 72 kilo haxix, kilo eta erdi marihuana, 120 gramo kokaina, kilo bat speed, 800 gramo MDMA, 50 gramo ketamina eta 8 estasi pilula atzeman dituzte.
Poliziak azaldu duenez, desegin dituzten sare hauen lan egiteko modua "berria" zen. Marokotik jasotako droga (gehienetan, haxixa) Holandako droga-sareek banatzen zuten speedarekin trukatzen zuten.