Gizartea -
Ipar Euskal Herria
Emakume baten gorpua aurkitu dute Hendaiako hondartzan
Kotte Ezenarro auzapezak azaldu duenez, itxuraz, emakume gaztea da eta dirudienez itota hil da. Sorospen zerbitzuak eta Polizia judiziala lekuan dira une honetan.
eitb.eus
Hendaiako (Lapurdi) hondartzan emakumezko baten gorpua aurkitu dute goizean, Euskadi Irratiak Sud Ouest kazeta aipatuz aurreratu duenez.
Oraingoz ez da xehetasun handirik, Kotte Ezenarro auzapezak egunkari horri erran dionez, itxuraz, gaztea da eta dirudienez itota hil da. Sorospen zerbitzuak eta Polizia judiziala lekuan dira une honetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea