Gizartea -
Jazoera
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon beste bati arma zuriz erasotzegatik
Beste gizonezko bati sei sastada ematea egozten diote.
Agentziak | Erredakzioa
20 urteko gizonezko bat atxilotu dute larunbat honetan Barakaldon, arma zuriz beste gizonezko bat sei aldiz sastatzea leporatuta. Hala jakinarazi du Segurtasun Sailak.
Gaur goizaldeko 06:20 aldera Ertzaintzak Barakaldoko Aldapa kalean izandako erasoaldi baten berri izan dute.
Gertaeraren tokira bertaratu eta Udaltzaingoa sorbaldan hainbat ebaki zituen biktima artatzen zegoela ikusi ostean, Ertzaintza erasoaren egilea bilatzeari ekin dio.
Goizeko bederatziak aurretik Ertzaintzako agenteek erasoaren ustezko egilea aurkitu, identifikatu eta atxilotu dute. 20 urteko gizonezkoari arma zuriz egindako delitu bat gauzatzea leporatzen diote.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea