Gizartea -

Homofobia

21 urteko mutil bat etxetik bota dute Gasteizen, homosexuala delako

Elkarte sozialek salatu dutenez, gazteak gizarte zerbitzuetara jo du, baina oraindik ez diote "konponbiderik" eman.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita bat urteko mutil bat etxetik bota dute Gasteizen, homosexuala delako, hainbat elkartek salatu dutenez. Gainera, ohartarazi dutenez, gazteak gizarte zerbitzuetara jo behar izan du, baliabiderik ez duelako, baina oraindik ez diote "konponbiderik" eman bertan.

Gaztea zenbaitetan bildu da gizarte langile batekin, eta hainbat departamentutara jo du, baina ezer lortu gabe.

Gasteizko Udalak erantzun du gizarte zerbitzuak "konponbide bila" ari direla kasu horretan.

Indarkeria homofoboaren aurkako protokoloa

Testuinguru horretan, Giza Eskubideen Aldeko Gasteizko Plataforma, Arabako Emakumeen Asanblea, Bilgune Feminista, Mugarik Gabe, 7menos20 eta Kitzikan elkarteek indarkeria homofoboaren aurkako protokoloa martxan jartzeko eskatu diote Udalari, azaroan homosexualen eta transexualen eskubideen alde egindako adierazpen instituzionalean iragarri zuen bezala.

Horren ildotik, Udalak esan du dagoeneko bukatzen ari dela protokoloa, homofobiaren biktimak artatzea xede. Gainera, horren diseinuan parte hartzeko aipatutako elkarteak gonbidatu zituela gaineratu du.

Agiri batean, Udalak adierazi du Berdintasun Zerbitzuek uste dutela gizarte eragileek eta adituek adostu behar dutela plana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gasteiz Homofobia munduan LGTBI+ albisteak