Gizartea -
Iturraman
Langile bat oso larri zauritu da bosgarren pisutik erorita Iruñean
36 urteko behargina da zauritutakoa eta aldamio batean ari zen lanean bosgarren pisutik behera jausi denean, argitzeke dauden arrazoiengatik. Langilea koman dago.
Agentziak | erredakzioa
36 urteko langile bat "oso larri" zauritu da lan-istripu batean Iturrama Iruñeako auzoan lanean ari zela, bosgarren pisutik behera erorita, Nafarroako Gobernuak EFE albiste agentziari jakinarazi dionez. Behargina koman dago, Iruñeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Istripua 12:05ean gertatu da Pintor Crispin kalean, aipatutako auzoan, behargina aldamio batean lanean ari zela lurrera erorita, argitzeke dauden arrazoiengatik.
Zauritua Iruñeako Ospitalera eraman dute anbulantzian, politraumatismo "oso larria" zuela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea