Gizartea -

'Noos auzia'ren epaiketa

Infantaren etxe-langile bat administrari gisa kontratatu zuen Aizoonek

Aizoon sozietateak Cristina infantaren eta Iñaki Urdangarinen etxeko langile bat administrari laguntzaile moduan kontratatu zuen, 2007an.

Cristina infanta eta Iñaki Urdangarin, epaitegitik ateratzen. Artxiboko irudia
Cristina infanta eta Iñaki Urdangarin, epaitegitik ateratzen. Artxiboko irudia
Cristina infanta eta Iñaki Urdangarin, epaitegitik ateratzen. Artxiboko irudia

AGENTZIAK |

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aizoon sozietateak administrari laguntzaile moduan kontratatu zuen 2007an Cristina infantaren eta Iñaki Urdangarinen etxea sukaldeko eta garbiketa lanak egiten zuen behargin bat. Emakumeak gaur deklaratu du 'Noos auzia'ren epaiketan, lekuko gisa.

Infantaren eta Urdangarinen etxean 2006tik 2009ra lan egin zuen, bere senarrarekin batera. Hasieran, Urdangarinek eta infantak zuzenean kontratatu zituztela esan du, eta Aizoon sortutakoan sozietate horretan eman zietela alta biei.

Gerora erregistratu zuten aipatu emakumea administrari laguntzaile moduan. Aizoonekin zuen kontratua justifikatuta zegoela esan du, Urdangarinen bulegoa berak garbitzen zuelako.

Senarrak ere deklaratu du eta ildo bereko azalpenak eman ditu. Enpresa batekin kontratua izanda, etxebizitza bat erosteko mailegua eskatzeko aukera izan zutela erantsi du.

Alabaina, kontraesanak ere izan dituzte, kontratua aldatzekoa arrazoiaz galdetzerakoan. Senarrak esan du Urdangarinek proposatuta aldatu zutela; emakumeak, berriz, eurek eskatu ziotela, bankuan kreditua eskatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urdangarin auzia Non dago errege emeritua? Espainiako Felipe VI.a bideoak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Eguneko albisteak