Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute A Coruñan, bikotekide ohiari tiro egiteagatik

Emakumea kalean paseatzen ari zela egin zion tiro gizonezkoak. Ospitalean dago emakumea, baina zauriak ez dira larriak eta onik dago.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu du bart Guardia Zibilak Ferrolen, bikotekide ohiari tiro egiteagatik. As Pontesm (A Coruña) herrian izan zen erasoa, atzo, 19:30 inguruan.

Emakumea kalean paseatzen ari zela egin zion tiro gizonezkoak. Ikerketako iturrien arabera, taxi batetik jaitsi zen erasotzailea, eta bi tiro bota zizkion emakumeari.

Ospitalean dago 48 urteko emakumea, baina zauriak ez dira larriak eta onik dago. Ez zuen konorterik galdu eta bere kabuz sartu zen anbulantzian.

Biktima artatzen ari ziren bitartean, gizonezkoak ihes egin zuen. Ferrolen atxilotu zuten, handik ordu batzuetara. Ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gizartea albisteak Albisteak