Gizartea -
Ikerketa
Bi atxilotu emakumeak masaje erotikoak ematera behartzeagatik
Polizia Nazionalak bi pertsona atxilotu ditu Madrilen emakumeak masaje erotikoak ematera behartzeagatik. Etxebizitza eta ile-apaindegietan bezeroei masaje erotikoak ematera behartzen zituzten.
Agentzia | Erredakzioa
Polizia Nazionalak bi pertsona atxilotu ditu Madrilen emakumeak masaje erotikoak ematera behartzeagatik. Etxebizitza eta ile-apaindegietan bezeroei masaje erotikoak ematera behartzen zituzten biktimak. Emakumeak Kolonbiarrak zirela jakinarazi du Poliziak.
Biktimetako batek ihes egitea lortu zuen lagun bati esker eta gertakariak bere herrialdearen kontsulatuaren aurrean salatu zituen. Gizakien salerosketaz arduratzen den poliziaren taldeak hartu du ikerketak bere gain.
Iaz bakarrik 200 operaziotik gora egin zituzten emakumeen esplotazioarekin lotuta: 700 lagun atxilotu eta 520 biktima askatu zituzten.