Gizartea -
Dolu eguna Eibarren
Hamaika lagun izan dira Elgoibarren hildako hiru gazteen hiletan
Ezbeharra ostegunean jazo zen eta horren ondorioz lau gazte hil ziren; 20 urteko mutil bat eta hiru neska adingabe. Ertzaintza lekukoen bila dabil, ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
Erredakzioa
Hamaika pertsona bildu dira Eibarren aurreko ostegunean, N-634 errepidean, Elgoibarren (Gipuzkoa) izandako istripuaren ondorioz hil ziren hiru nesken hiletan. Istripuan lau gazte (16 eta 20 urte artekoak) hil ziren auto batek eta furgoneta batek elkarren kontra jo ostean. Laugarren hildakoaren omenez ekitaldi zibil bat egitea erabaki dute senideek.
Ehundaka gazte izan dira ekitaldi erlijiosoan eta samina ikusgarri izan da San Andres elizan elkartu diren pertsonen artean.
Hiru nesken elizkizunaren ostean, beste hileta bat egin da Marta Güenagaren omenez, duela astebete inguru Marokon beste istripu batean hil zen emakumea.
Istripua
Istripua 20:30ean jazo zen. Volkswagen Transporter furgoneta batek etaVolkswagen Golf auto batek talka egin zuten ezbeharrean. Talkarenondorioz autoko lau bidaiariak harrapatuta geratu ziren.
Furgonetan zihoazean 38 eta 32 urteko bi gizon-emakumeak ere ospitalean daude, Arrasaten. Bi ibilgailuetakoak guztiak eibartarrak dira.
Ertzaintza lekukoen bila dabil, ezbehar larri horren nondik norakoak argitu ahal izateko.