Gizartea -

Azken meza Bilbon

Blazquezek agur esan dio Bilboko elizbarrutiari

Gotzainaren arabera, bihotzean "aztarna ezabaezin" bat duela Bilbo uzten du Bilbo. Horretaz gain, Begoñako Andra Mariren babesa eskatu du guztientzako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Blazquez Valladolidek gotzain berriak, agur esan dio Bilboko elizbarrutiari, Santiagoko katedralean egindako meza batean. Fededunei azken 15 urtetan emandako babesa eskertu die eta bihotzean "aztarna ezabaezin" bat duela Bilbo uzten duela esan du. 1995 urtetik izan da Blazquez Bilboko apezpikua.

Ekitaldi erlijiosoa agur ofiziala izan da baina bihar beste meza bat eskainiko du Blazquezek Begoñako Andra Mari basilikan "Ama Birijiniarenganako debozioagatik eta Bizkaiko zaindaria delako". Agur esan eta aste bat beranduago, apirilaren 17an, hartuko du kargua Valladolideko gotzain bezala.

Mezan adierazi duenez, Bilbo uztea "deserrotzea" da baina Valladolideko Elizbarrutian "sustraitze berri bat" izango dela esan du Blazquezek.

Horretaz gain, Mario Izeta Bilboko gotzain laguntzailearentzat "adiskidetasuna eta laguntza" eskatu du eta Begoñako Andra Mariren babesa eskatu du guztientzako.

Profila

Ricardo Blazquez Perez Villanueva del Campillon jaio zen 1942ko apirilaren 13an. Filosofia eta Teologia ikasi ostean, apaiz egin zen 1967an.

1988 urtera arte, Salamancako unibertsitateko irakasle izan zen Teologiako fakultatean, hiru urtez. Urte horretan ere, Santiagoko gotzain laguntzaile eta 1992ean Palentziako gotzain izendatu zuten. 1995ean, ordea, Bilboko gotzain bihurtu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea