Gizartea -

Zaragoza

Hamabi urteko zigorra, Pilarren atentatua egin zuten bi anarkistentzat

Erasoa 2013ko urriaren 2an egin zuten, lehergailu bat erabilita, eta emakume batek zauriak jasan zituen.

Pilarreko Basilikan hainbat mezu zeuden asteazken goizean. Argazkia: EFE.
Pilarreko Basilikan hainbat mezu zeuden asteazken goizean. Argazkia: EFE.
Pilarreko Basilikan hainbat mezu zeuden asteazken goizean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 12 urteko kartzela-zigorra ezarri die Francisco Javier Solar "Cariñoso" eta Monica Andrea Caballero "Moniquita" anarkista txiletarrei; izan ere, bikote horrek atentatua egin zuen Zaragozako Pilarko Basilikan 2013ko urriaren 2an, etxe-lehergailu bat erabiliz, eta emakume batek zauriak jasan zituen.

Dena den, senar-emazteak absolbitu dituzte beste bi delituetatik: hain zuzen, egozten zieten erakunde terrorista bateko kideak izatea (Mateo Morral Komandoko kideak zirelakoan zeuden, Talde Anarkista Koordinatuen barnean dago talde hori), eta delitu terroristak egiteko konspirazioa egitea, Bartzelonako Montserrat monasterioan jazotako atentatu-ahalegin batengatik. Fiskalak 44na urte eskatzen zituen.

Epaian, epaileak uste du frogatuta dagoela "Cariñoso"k eta "Moniquita"k jarri zutela lehergailua 2013ko urriaren 2an. Lesioak eragin zizkien Basilikan une hartan zegoen emakume bati.

Hori dela, bosna urte ezarri zaizkie lesio terroristengatik, eta beste zazpina kalte terroristengatik; halaber, 22.775 euro eman behar dizkiote bien artean zauritutako emakumeari, eta 182.601 euro Zaragozako kabildoari kalteengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Atentatuak