Gizartea -

Polemika

Pablo Hasel: Errekaldeko gaztetxeko kontzertua 'egin egingo da'

Fiskaltzak ez du kontzertua debekatzeko arrazoirik ikusten; aitzitik, Bilboko Udalak antolatzaileei esan zien lokalak ez dituela betetzen mota horretako ekitaldiak egiteko behar diren baldintzak.

Agnetziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Hasel rap-kantariak adierazi duenez, Bilbon (Errekaldeko gaztetxean), larunbat honetan egin beharreko kontzertua "egin egingo da". Aurretik, Bilboko Udalak kontzertua ezin zela egin ohartarazi zien antolatzaileei; haren esanetan, lokalak ez ditu mota horretako ekitaldiak egiteko baldintzak betetzen.

Bilboko Udalak aurreko egunetan jakinarazi zien kontzertuaren antolatzaileei Errekaldeko gaztetxeak ez dituela halako ekitaldiak egiteko baldintzak betetzen. Erabaki horren aurka lokaleko abokatuak arrazoibideak aurkeztu ditu administrazioaren aurrean.

Bere aldetik, Carlos Urquijo Gobernu ordezkariak Auzitegi Nazionaleko Fiskalari ofizio bat igorri zion. Bertan adierazten zuen aipatu kontzertua Amnistiaren Aldeko Batzordeak antolatu duela (legez kanpo dagoen erakunde bat), eta bertan Pablo Hasel rap-kantaria aritu behar dela. Horrenbestez,  "egokiak diren neurriak" hartzea eskatzen zuen, kontzertua egin ez zedin.

Fiskaltzak ez du kontzertua debekatzeko arrazoirik ikusten

Aitzitik, Fiskaltzako iturriek Europa Press agentziari jakinarazi diotenaren arabera, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez du uste kontzertuaren aurkako aurreko neurriak hartu eta kontzertua debekatu behar denik, Carlos Urquijok eskatzen zuen bezala. Dena dela, Urquijoren eskaririk jaso ez dutela adierazi du.

Iturri berek diotenez, printzipioz ez dago deliturik gauzatzen den arte eta, edozein kasutan ere, azkenean terrorismoaren goratzea gertatuz gero, gerora sala daitekeela azaldu dute. Hortaz, nabarmendu duenez, nahiz eta eskaria Guardiako Epaitegiaren bidez iritsi, ez du usten eragotzi beharko litzatekeenik.

Pablo Hasel Twitterren

Bere Twitterreko profilean, Pablo Haselek honako hau adierazi du: "Lehendabizi esan zuten 'terrorismoaren apologiagatik', orain lokalaren kontua asmatu dute. Nire kontzertua debekatu dute, baina egin egingo da".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontzertuak Donostia gaur Bilboko albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak