Gizartea -

BILAKETA

Azpeitian desagertutako gizonaren bilaketa abiatu dute berriro

84 urteko frantziskotarra joan den igande arratsaldean ikusi zuten azkenengoz. Bere autoa Azpeitiko Urola kalean aparkatutua aurkitu zuten atzo.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den igandeaz geroztik desagertuta dagoen 84 urteko frantziskotarraren bilaketa-lanak goizean abiatu dituzte, berriro, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Ertzaintzaren mendiko eta urpeko unitateetako agenteak ari dira Azpeitiko hainbat leku arakatzen, helikoptero baten laguntzarekin.

Elizgizona Tolosan bizi da, eta igandean senitartekoekin bazkaria izan zuen Azpeitian, Loiola auzoan. Haren etxekoek jakitera eman dutenez, 16:30 aldera alde egin zuen, herri horretan bertan bizi den arreba bisitatzera.

Zabaldutako informazioen arabera baina, ez zen joan arreba bisitatzera, eta bere etxera ere ez zen itzuli.

Atzo, elizgizonaren autoa aurkitu zuten Azpeitiko Urola kalean aparkatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azpeitia berriak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Desagertutako pertsonak gaur