Gizartea -

Ekuador

Chimborazo sumendia, Lurreko erdigunetik urrutien dagoen puntua

Zientzialari talde batek berretsi duenez, Ekuadorreko sumendiaren gaina Lurreko erdigunetik aldenduen dagoen puntu geografikoa da. Bertan egingo da 'Objetivo Chimborazo' izeneko ETBren reality berria.

Chimborazo. Argazkia: André Hübner, Wikimedia Commons CC BY-SA 3.0
Chimborazo. Argazkia: André Hübner, Wikimedia Commons CC BY-SA 3.0
Chimborazo. Argazkia: André Hübner, Wikimedia Commons CC BY-SA 3.0

Agentziak | Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekuadorreko Chimborazo sumendia planetako gunerik garaiena dela berretsi dute, baldin eta kontuan hartzen den Lurreko erdigunetik bere muinera dagoen distantzia.

Frantziar eta ekuadortar ikerlariek sumendiaren gainean jarri duten zehaztasun handiko GPS antena bati jakin ahal izan da itsasmailatik 6.263,47 metrora dagoela, aurretik uste zena baino 5 metro gutxiagora.

Aldi berean, zehaztu ahal izan dute Lurreko erdigunetik bere muinera 6.384 kilometro eta 415,98 metro daudela baieztatu dute; hau da, Lurreko erdigunetik aldenduen dagoen planetako puntua dela berretsi dute, hurbilen duen arerioari, Peruko Huascaran sumendiari, 40 metro ateratzen baitizkio.

Era berean, Chimborazok Everestekiko duen aldea nabarmena da, ia 2 kilometrokoa, Nepaleko gailurrak 6.382,6 kilometro besterik ez baititu neurtzen Lurreko erdigunea aintzat hartuta.

Alabaina, Everesteko gaina itsasmailatik goren dagoen gailurra da, neurtzen dituen 8.840 metroek Ekuadorreko sumendiak neurtzen dituen 6.268 metroen oso gainetik kokatzen baitute.

'Objetivo Chimborazo' ETBren reality berrian parte hartzeko castinga

Euskal Telebistak 'Objetivo Chimborazo' realityaren castinga martxan jarri du. Zortzi bikotek abenturaz beteriko bidaia egingo dute Ekuadorren zehar eta Chimborazo sumendiaren gailurrean amaituko dute bidaia. Ekuadorreko sumendirik altuena da Chimborazo, 6.000 metro ditu, eta bere gailurra eguzkitik hurbilen dagoen Lurreko puntua da.

Emozioz beteriko bidaia izango da, eta horregatik, beldurrari aurre egiteko gai diren lehiakideen bila hasi dira, gizon eta emakume abenturazale eta kirolarien bila, alegia. Castingean parte hartu nahi dutenek 902 908 769 telefonora deitu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gizartea bideoak Albisteak Ekuador gaur Sumendiak