Gizartea -

Zirkulazioa

Lagun bat zauritu da A-8an, Barakaldon, izandako istripu batean

Ilara luzeak izan dira Kantabriako noranzkoan, ezbeharraren ondorioz.

Pilaketak daude A8an, Max Centerren izandako istripuaren ondorioz. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
Pilaketak daude A8an, Max Centerren izandako istripuaren ondorioz. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

EITB.eUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripua izan da goizean A-8 autobidean, Barakaldo parean, Kantabriarako bidean, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ezbeharrean, lagun bat zauritu da.

Iturrion arabera, autoa bidetik atera da 124 kilometroan, Max Center merkataritzagunearen ondoan, Kantabriarako bidean. Ezbeharra 07:55ean jazo da. Ibilgailua iraulita geratu da eskuineko erreian, eta gidaria San Eloy ospitalera eraman dute, zaurituta.

Autoa errepidetik kendu duten arte, 09:00ak arte gutxi gorabehera, auto-ilara luzeak izan dira autobidean eta Arrontegiko zubian. Ordu horretatik aurrera, ordea, ohikoa da ibilgailuen joan-etorria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Barakaldo Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa