Gizartea -

Ugalde auzoko baso batean

Gorpu bat erredurekin topatu dute Okondon (Araba) sute baten ondoren

Antza denez, 58 urteko hildakoa uztondoak erretzen ari zen Ugalde auzoko baso batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon baten gorpua aurkitu zuten asteazkenean, Okondon (Araba), sute baten ondoren. Gorpuak erredurak zituen. Antza denez, hildakoa uztondoak erretzen ari zen Ugalde auzoko baso batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

19:00ak aldera sute baten berri izan zuten Okondoko Ugalde auzoko baso batean, iturriek zehaztu dutenez.

Suhiltzaileak bertaratu ziren, sua itzaltzeko. Kiskalitako eremuan 58 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten, bertako bizilaguna.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizona uztondoak erretzen ari zen. Gorpuak erredurak zituen.

Hala ere, gorpua auzitegiko medikuntza zerbitzura eraman zuten, autopsia egiteko. Era berean, epaitegiari abisua eman zioten.

Oraingoz ez dakite zergatik hil zen, sutearen ondorioz istripua izan ote zuen, kea arnastu edota bihotzekoak jota hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak Albisteak Aiaraldea