Gizartea -
Erasoaren autoa
Mugikorra lapurtzeko eraso zioten Tuterako gazteari
Tuterako gaztearen telefono mugikorra lapurtzen saiatu ziren erasotzaileak, orduan, aurpegian burukada bat eman zion erasotzaileetako batek eta ondoren, zurezko listoi batekin buruan jo zuten.
Erredakzioa
Mugikorra lapurtzea zen joan den igandean Tuterako (Nafarroa) 32 urteko Javier Martinez Llort gaztea ustez hiltzeagatik atxilotu zituzten erasotzaileen helburua. Hiru erasotzaileak atxilotuak espetxera bidali ditu Tuterako (Nafarroa) epaitegiko epaileak, "fidantzarik gabe eta komunikatuta.
38 urteko A. G., 20 urteko M. K. eta 19 urteko K. H. dira atxilotuak, hirurak Tuteran bizi dira eta Aljeriako herri berdinean jaio ziren. Tuterako instrukzioko 3 zk.ko epaitegiaren autoaren arabera, ezbeharra igandean jazo zen, egunsentian, hiru atxilotuak Tuterako Queiles paseoan Javier Martines Llortekin topo egin zutenean.
Gaztearen konfidantza irabazten saiatu ondoren, gaztearen telefono mugikorra lapurtzen saiatu ziren erasotzaileak, orduan, aurpegian burukada bat eman zion erasotzaileetako batek eta ondoren, zurezko listoi batekin buruan jo zuten.
Kolpearen indarraren eraginez, Martinez Llort atzera erori zen eta burezur-haustura egin zuen.
Komunitate islamiarra
Gazte tuterarra hiltzea leporatuta, hiru gazte magrebtar espetxera bidali dituztela-eta, komunitate islamiarra "oso kezkatuta" dago. Atxiloketan lagundu dute, eta gaur Iruñean, gaitzespen bilkura egin dute, biktimaren familiari euren babesa agertzeko eta elkarbizitzaren alde egiteko.