Gizartea -
Herri-galdeketan
Edukiontzien sistemaren alde egin dute Astigarragan
Astigarragan galdeketa egin dute gaur, herrian zein zabor-bilketa nahi zuten erabakitzeko: atez atekoa ala edukiontziena.
EITB.EUS
4.700 pertsona zeuden deituta galdeketan bozkatzera, eta guztira % 58,81ek parte hartu du galdeketan, hau da, 2.759 lagunek, eta edukiontzien sistemaren aldeko hautua egin dute nagusiki.
Honako hau izan da emaitza: Bosgarren edukiontziaren aldekoak 1.640 (% 59,27), atez atekoaren aldekoak 1.109 (% 40,08), nuluak 17 (% 0,61) eta zuriz 1 (% 0,04)
Herrian gaurdaino erabiltzen zuten hondakin-sistema 2013ko apirilean martxan jarri zen atez atekoa izan da. Sistema horrekin % 85eko birziklatze-tasa izatea lortu dute Astigarragan. Alabaina, etorkizunean edukiontzien sistema erabiliko dute, galdeketa loteslea zenez udalak emaitza errespetatuko baitu.
Udaletik adierazi dutenez, bi hilabete inguru beharko dute sistema berria ezartzeko.