Gizartea -

Ezbeharra

Lau hildako eta zauritu bat, Usurbilen izandako istripu batean

Lehenengo hipotesien arabera, lehenengo kotxeak bideko seinale bat jo du itxuraz, kotxea irauliz. Orduan beste kotxe batek lehenengo autoaren kontra talka egin du.

38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona hil dira eta beste lagun bat zauriturik dago bi autok Usurbil parean izandako istripu batean, Herrizaingo Sailak adierazi duenez.

Ezbeharra Aritzeta inguruan izan da, A-8 autobidean, goizaldeko 03:00ak jota. Istripua nola gertatu den ziur esateko modurik oraindik ez dago, baina lehenengo hipotesien arabera, lehenengo kotxeak bideko seinale bat jo du itxuraz, kotxea irauliz. Orduan beste kotxe batek lehenengo autoaren kontra talka egin du.

Lau hildakoak gizonak dira eta ibilgailu berean zihoazen. Hildakoen artean, hiru Zarautzen bizi ziren eta laugarrena Legorretan, Herrizaingo Sailaren arabera. Horretaz gain, bi lagunek 36 urte, eta beste biak 40 eta 42 urte zituztela adierazi dute iturri berdinek.Beste autoko gidariak min hartu du eta Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta.

Gorpuak Donostiako Auzitegi Patologia Zerbitzura eraman dituzte.

Joan den astean Elgoibarren beste istripu bat egon zen, Eibarko lau gazteren biziarekin bukatu zuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea