Gizartea -

Bizkaia

Kayakean zihoazen 23 ikasle erreskatatu dituzte Plentziako badian

Gazteak lurrera ezin itzuli zeuden, haizeak itsasora arrastati baititu. Errekatxo (Barakaldo) ikastetxeko ikasleak dira.

Argazkia: Itsas Salbamendua
Argazkia: Itsas Salbamendua
Argazkia: Itsas Salbamendua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamalau eta hamabost urte arteko 23 ikasle eta lau monitore erreskatatu behar izan dituzte gaur Plentziako (Bizkaia) badian. Izan ere, txango bat egiten ari ziren kayakean, eta haizeak itsasora bidean arrastatu ditu.

Itsas Salbamenduak azaldu duenez, 27 pertsona horiek ontzitxoaren kontrola galdu zuten, eta lurrera ezin itzuli zeuden.

Ikasleak Errekatxo (Barakaldo) ikastetxekoak dira.

Kayak gehienek monitore baten inguruan pilatuta egotea lortu zuten, baina besteak Gaztelu senadira desbideratu ziren, eta leku horrek ez du sarbiderik lurretik.

Gurutze Gorriaren Arriluze III ontziak banan-banan erreskatatu ditu gazteak, eta Salvamar Acyone ontzira eraman ditu. Azken horrek Getxoko portuan utzi ditu. Bertan, osasun langileek artatu egin dituzte.

Arriluze III ontziko urpekaria ere ikuskatu behar izan dute medikuek, hipotermia zantzuak zituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Plentzia argazkiak Gaurko azken ordukoa