Gizartea -

Droga

60 kilo haxix atzeman dizkiete Getxon atxilotutako bi gizoni

Asteartean, Getxoko Polizia-etxeko ertzainek ibilgailu bat gelditu zuten eta 119 haxix fardel atzeman zizkieten autoan zihoazen bi gizonei.

Atzemandako droga. Argazkia: Herrizaingo saila.
Atzemandako droga. Argazkia: Herrizaingo saila.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizon atxilotu dituzte Getxon, ibilgailuan 60 kilo haxix zutela, eta osasun publikoaren aurkako delitua egotzi diete, Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez.

Joan den asteartean, Getxoko Polizia-etxeko ertzainek ibilgailu bat gelditu zuten eta 119 haxix fardel atzeman zizkieten autoan zihoazen bi gizonei; kalean 95.000 euro inguruko balioa izango zuen drogak.

Atxilotuak, 38 eta 41 urteko gizonak, Basauriko espetxean sartu zituzten asteazkenean, ustezko droga delitua egotzita.

Apirilaren hasieran, Algortan bizi zen gizon baten inguruan ikerketa hasi zuen Ertzaintzak, droga trafikoan aritzen zelako susmoa zuelako.

Joan den asteartean, Getxoko Polizia-etxeko ertzainek susmagarriaren ibilgailua gelditu, miatu eta autoan zihoan laguna identifikatu zuten.

Ertzainek 119 haxix fardel atzeman zituzten, poltsa ezberdinetan, atxilotutako gizonen autoaren barruan.

Era berean, 1.030 euro antzeman zizkieten, ustez droga salmentatik etorritakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo argazkiak Drogak