Gizartea -

Zigorra

16 urteko kartzela zigorra ezarri diote Andinaren hiltzaileari

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak 16 urteko kartzela zigorra ezarri dio Joseba Andoni Agirreri, Mungian, Andina Pereira bikote ohiari tratu txarrak eman eta hil izanagatik.

16 urteko kartzela zigorra ezarri diote Andinaren hiltzaileari

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Joseba Andoni Agirreri Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, Andina Pereira bikotekide ohia hiltzea eta tratu txarrak behin eta berriz ematea leporatuta. Mungian izan zen hilketa, 2014ko martxoaren 17an.

Angel Gil epailearen autoan jasotzen denez, hilketa delituagatik 13 urteko espetxe-zigorra ezarri diote, eta beste hiru, behin eta berriro tratu txarrak emateagatik.

Kargu publikoan aritzeko debekua ere ezarri diote Agirreri. Horrez gain, zigorra betetzen ari den bitartean, ez du boto-eskubiderik izango, eta biktimaren bi seme-alabei  100.000 euroko kalte ordaina eman beharko die bakoitzari. Andinaren anaiari, berriz, 50.000 euroko kalte-ordaina, eragindako kalteengatik.

Estatuari ere, erantzukizun zibil gisa, 51.120 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio, ama hil ondoren seme-alabei administrazio publikoak bideratu behar izan dizkien laguntzengatik.

Herri-epaimahaiak errudun jo zuen, joan de apirilaren 13an, Joseba Andoni Agirre, Andina Pereira neska-lagun ohia hiltzeagatik. Hilketa delitua ez ezik, tratu txarrak behin eta berriz eman izana eta biktimaren etxean indarrez sartu izana ere egotzi zizkion epaimahaiak akusatuari. Erabakia aho batez hartu zuen epaimahaia osatzen duten kideek.

Hilketa 2014ko martxoan jazo zen, Mungian; Fiskaltzaren idazkiaren gainean, akusatua biktimaren etxera joan zen, eta barrura sartu zen, neskalagun ohiak nahi ez bazuen ere; horretarako, aurretik lapurtutako giltzak erabili zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea