Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bati sexu-erasoa egin diote Bilbon, lanera zihoanean

Erasoa aurreko larunbatean izan zen, Uretamendin, eta igandean elkarretaratzea egingo dute gertatutakoa salatzeko.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bati sexu-erasoa egin zioten aurreko larunbatean, Bilboko Uretamendi auzoan, lantokira bidean, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Gaur eman dute erasoaren berri, eta igandean elkarretaratzea egingo dute auzoko herritarrek, 13:15ean, biktimari elkartasuna adierazteko eta gertatutakoa salatzeko.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Indarkeria matxista gaur Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak