Gizartea -
GERTAKARIA
Gazte bat atxilotuta, beste bati labanarekin eraso egiteagatik
23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak beste gazte bati labana batekin eraso egiteagatik. Biktima ospitalera eraman dute.
Agentziak | Erredakzioa
23 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Erandion beste gazte bat labana batekin eraso egitea leporatuta. Zauritutako gaztea Gurutzetako ospitalera eraman dute eta arratsaldeko lehen orduan medikuak senda-agiria eman dio.
06:00etan izan da gertakaria, Erandioko lokal bateko aparkaleku batean. Biktimari sabelean eta bizkarrean egin dio eraso labanarekin.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak ikertzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea