Gizartea -

Genero indarkeria

12 urteko alabari sexu-abusuak egitea egotzita atxilotu dute Ceutan

Atxiloketa adingabearen amak jarritako salaketa baten ondorioz egin zen, hark bere alaba Unibertsitate Ospitaleko pediatria zerbitzura eraman ostean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ceutako Polizia Nazionalak gizonezko bat atxilotu du 12 urteko bere alabari sexu-abusuak egitea leporatuta.

El Pueblo de Ceuta egunkariak bere webgunean jasotzen duenez, atzo atxilotu zuten gizonezkoa, Marokora pasatzera zihoala.

Atxiloketa adingabearen amak jarritako salaketa baten ondorioz egin zen, hark bere alaba Unibertsitate Ospitaleko pediatria zerbitzura eraman ostean.

Informazioaren arabera, alabak amari kontatu zizkion aitak egiten zizkionak, eta orduan amak aita ez zegoen une bat aprobetxatu zuen ala larrialdi zerbitzuetara eramateko. Bertan azterketa sakona egin zioten, eta abusuak baieztatu zituzten, egunkariaren esanetan.

Hasierako datuen arabera, haurra duela hilabete ari zen pairatzen mota horretako abusuak aitarengandik.

Aitaren kontra bilatzeko eta atzitzeko agindua zegoen, eta atzo arratsaldean atxilotu zuten Tarajal-eko mugatik Marokora sartzen saiatzen ari zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa