Gizartea -

Zerrenda

Lau euskal jatetxe, Munduko Klasiko Onenen artean

Kaia Kipe (Getaria), Zuberoa (Oiartzun), Rekondo (Donostia) eta Akelarre (Donostia) hautatu dituzte, munduko jatetxe klasiko onenen artean.

Pedro Subijana, Akelarre jatetxeko sukaldaria. EiTB
Pedro Subijana, Akelarre jatetxeko sukaldaria. EiTB
Pedro Subijana, Akelarre jatetxeko sukaldaria. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko lau establezimendu hautatu dituzte Munduko 100 Jatetxe Klasiko Onenen Opinionated About Dining (OAD) blogaren zerrendan. Gastronomiaren arloko 4.500 profesionalek eman dute botoa zerrenda hori egiteko.

Steve Plotnicki blogaren sortzaileak azaldu duenez, golardo horiek "azken 25 urteetan sukaldaritza estiloa iraunkor mantendu duten sukaldariak eta jatetxeak omentzea" dute helburu.

Hain zuzen ere, hauek dira zerrendan dauden euskal jatetxeak: Kaia Kipe (Getaria), 42. lekuan; Zuberoa (Oiartzun), 86.ean; Rekondo (Donostia), 93.ean; eta Akelarre (Donostia), 100.ean.

Zerrendako lehena Michel Bras Toya (Japonia) da. OADko adituen esanetan, establezimendu hori "ezinbesteko bisita da gastronomia esperientzia bikaina bilatzen dutenentzat".

Opinionated About Dining gida 2003an sortu zuten, eta 13 herrialdetako adituen iritziak jasotzen ditu.

Munduko Jatetxe Klasiko onenez gain, Ipar Amerikako eta Europako jatetxe onenak ere zerrendatu ohi dituzte. Aurten, hain justu, Azurmendi Eneko Atxaren jatetxea hautatu dute Europako onena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia gaur Donostiako informazioa Gipuzkoako albisteak EAE Eguneko albisteak