Gizartea -

Akordioa

Jaurlaritzak eta Minessotak LH sistemen arteko lankidetza sendotu dute

Eusko Jaurlaritzak eta Minnesotako Gobernuak, bi erakundeak Lanbide Heziketaren arloan bultzatzen ari diren lankidetza sendotzen duen hitzarmena sinatu dute Minneapolisen.

Cristina Uriarte eta Steven Rosenstone, akordioa sinatu onodoren. Iturria: Irekia.
Cristina Uriarte eta Steven Rosenstone, akordioa sinatu onodoren. Iturria: Irekia.
Cristina Uriarte eta Steven Rosenstone, akordioa sinatu onodoren. Iturria: Irekia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Minnesotako Gobernuak, bi erakundeak Lanbide Heziketaren arloan bultzatzen ari diren lankidetza sendotzen duen hitzarmena sinatu dute Minneapolisen (AEB).

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Minnesota Estatuko Lanbide Heziketa eta Unibertsitate kantziler Steven Rosenstonek sinadura honen bidez islatu dute aurrerantzean ere 2014an hasi zen elkarlanean sakontzen jarraitzeko asmoa, Eusko Jaurlaritzak prentsa oharrean jakinarazi duenez.

Akordio honek Minnesotako nahiz Euskadiko ekonomiak indartuko ditu, ikerketa, berrikuntza eta prestakuntzako jardunbide egokien bidez.

Prestakuntza eta ikaskuntza sustatuko ditu, enpresen eta industriaren beharrei aurre egiteko gai izango diren ikasleak prestatzeko, eta era berean, elkarlaneko hezkuntza eta ikerkuntza jarduerak ere bultzatuko ditu.

Eusko Jaurlaritzarekin abiatutako harreman hau unibertsitate eremura hedatu ahal izateko itxaropena ere erakutsi du Rosenstonek. Arrazoi horrekin, hainbat bilera eta bisita burutuko dira astean zehar.

Bestalde, Cristina Uriarte sailburuaren iritzian "fabrikazio aurreratua, ikasleak fabrikaziorako prestakuntza-sistema berrietan heztea eta 4.0 industria lehentasunezko alderdiak dira bi gobernuentzako, eta biek lortuko dituzte etekinak ezagutza eta esperientzia-trukearen eta baterako erronken bitartez".

Lehen urratsak, Lanbide Heziketan

Rosenstone kantzilerrak pasa den udan Euskadi bisitatu ostean, abian jarri dira alde bateko eta besteko Lanbide Heziketa sistemen arteko lankidetzak. Lanbide Heziketako euskal irakasleek Minnesotako zentroak bisitatu dituzte, prestakuntzari, antolaketari eta sektore desberdinetako enpresekin dituzten harremanei buruzko alderdiak ezagutzeko. Irakasle estatubatuarrek ere bisitatu dute Euskadi, helburu berarekin; beren prestakuntza-prozesuetan txertatzeko moduko esperientziak ezagutzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak EAE Gizartea Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa LH azken ordukoa