Gizartea -

Trafikoa

Orkatzek eragindako lau zirkulazio istripu izan dira Nafarroan

Urtea hasiz geroztik antzerako 42 ezbehar izan dira Nafarroako errepideetan.

500 trafiko-istriputik gora Nafarroan basurde eta oreinak tartean

2:02

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduotan lau orkatz harrapatu dituzte Nafarroako errepidetan izandako zirkulazio istriputan. Horrenbestez, dagoeneko 42 dira urtea hasiz geroztik Foru Erkidegoetako errepideetan jazotako antzerako ezbeharrak.

Hala ere, lau zirkulazio istripu horietan ez da inor zauritu. Dena den, istripua izan dute ibilgailuek kalte materialak izan dituzte.

Azken orduotan antzeko lau ezbehar izan dira Nafarroako errepideetan: Izan, N-240-A errepideko 13. kilometroan; Ariben, NA-2030 errepidean; Altsasuan, NA-1000 errepidean eta Ihabarren, Sakanako autobidean.

Azken aldian horrelako istripu asko eragin dituzte animalia horiek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Albisteak Animalia basatiak Harrapatzeen albisteak Ehiza txikia azken ordukoa