Gizartea -

Zaragozan

Emakumezko bat hil da ustez senarrak eragindako kolpeen ondorioz

Gainera, bikotearen semeetako bat ospitaleratuta dago, larri. Ustezko erasotzailea atxilotu dute.

Emakumezko bat hil da ustez senarrak eragindako kolpeen ondorioz. Argazkia: EFE
Emakumezko bat hil da ustez senarrak eragindako kolpeen ondorioz. Argazkia: EFE
Emakumezko bat hil da ustez senarrak eragindako kolpeen ondorioz. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

72 urteko emakumezko bat hil da igande honetan Zaragozan, ustez senarrak eragindako zauriengatik, Aragoiko Gobernuak jakinarazi duenez. Gainera, bikotearen semeetako bat larri dago, ospitaleratuta.

Emakumezkoa Zaragozako Ospitalean hil egin da. Buruan hainbat kolpe zituen, antza, igeltserotzan erabiltzen duten mazo batekin eragindakoak, ikerketaren hainbat iturrik zehaztu dutenez.

Gertaera 12:15ak aldera jazo da, Santa Isabel auzoko Mamblas kaleko 4. zenbakiko etxebizitza batean. Bikotearen bi semeak ere zauritu dira. Horietako batek 39 urte ditu, desgaitasun psikikoa du, eta ospitaleratu dute, larri.

Beste semeak 45 urte ditu, eta Villamayor auzoan bizi da. Dirudienez, aitak telefonoz deitu dio, eta etxera heldu denean, lixiba pertza bota dio. Hori dela eta, ospitalera eraman behar izan dute, zauri arinengatik artatu dezaten.

Ustezko erasotzailea Royo Villanovako Ospitalean dago atxilotuta, azterketa psikiatrikoa egin diezaioten, ez baitago aldez aurretiko salaketarik edo aurrekaririk.

-----------------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian