Gizartea -
Zaborren kudeaketa
Kantabriak onartu egin du Gipuzkoan eragindako hondakinak pilatzea
Gipuzkoatik 128.000 tona zabor eramango dituzte Merueloko hondakindegira, datozen hilabeteetan eta 2017an. Kantabriako Gobernuak 12 miloi euro jasoko ditu trukean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kantabriako Parlamentuak onartu egin zuen astelehenean egindako bilkuran Gipuzkoan eragindako zaborrak biltzen jarraitzeko hitzarmena. Gobernua osatzen duten alderdiek (PRC eta PSOE) eta Ciudadanosek bozkatu zuen bi erkidegoen arteko hitzarmenaren alde; Alderdi Popularra eta Podemos, berriz, kontra agertu ziren.
Itun horren arabera, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak 128.000 tona zabor eramango ditu Merueloko hondakindegira, datozen hilabeteetan eta 2017an. Aurre-akordioa indarrean egon den hiru hilabeteetan 42.000 tona zabor eraman dituzte Gipuzkoatik Kantabriara. Beraz, guztira, 170.000 tona zabor jasoko ditu Kantabriak.
Kantabriako Gobernuak esan du akordioa onuragarria dela, erkidego horrek 12 milioi euro inguru jasoko dituelako trukean.