Gizartea -

BRUCE SPRINGSTEEN

Bruce Springsteen Donostian ikusteko gida

Lurraldebus, DBUS eta Euskotren konpainiek autobusen zerbitzu publikoa indartuko dute maiatzaren 17an The Boss-en kontzerturako.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraldebus eta DBUS konpainiak maiatzaren 17an Donostiara milaka pertsonen etorrerarako prestatzen ari dira. Egun gutxi falta dira Anoetan egingo den Bruce Springsteen-en The River Tour 2016 kontzerturako eta, hiria leku eta ordu berean milaka pertsona hartzeko prestatu behar da.

Zentzu horretan, garraio publikoak garrantzi handia dauka pertsonen joan-etorria bermatzeko. Lurraldebus, DBUS eta Euskotren konpainiek, zerbitzuaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartuko dituztela esan dute.

Lurraldebus

Marisol Garmendia, Mugikortasun  eta Lurralde Antolaketarako diputatuak esan duenez, batez ere, ibilbide ertaina eta luzea daukaten lineak indartuko dituzte; Azkoitia, Azpeitia, Eibar, Ermua, Bergara, Arrasate, Bilbo eta Gasteizkoak, hain zuzen.

Gaineratu duenez, kontzertua bukatuta,  Bilbora eta Gasteizera bueltan joateko zerbitzu berezi bat jarriko dute 01:30tan.. Modu berean, Azpeitia-Azkoitia, Eibar-Ermua eta Bergara-Arrasate-Eskoriatza lineatan ere zerbitzu berezia jarriko dute 01:30tan hiriburuko autobus geltokitik.

Beste linea guztiak, Realaren partidu egunetan ere zerbitzu bereziak dituztenak, (Andoain, Tolosa, Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Irun), 01:00an aterako dira Anoeta estadioaren ingurutik.

Txartelak erosteko eta, zerbitzua bermatzeko helburuarekin, Lurraldebusen webgunetik erreserba egitea beharrezkoa izango da, erosketa autobus geltokian egingo dutenentzat.

Bilbo, Gasteiz edo Eskoriatzara doazenentzat txartelak online edo Pesa-ko bulegoetan eros ditzakete. DB02 ETA UK01 linea hartu behar dutenek aldiz, mugikortasuna@gipuzkoa.eus helbidera e-posta bat bidali beharko dute autobus linearen datuak, helmugako udalerria, izena eta NAN-a adieraziz.

DBUS

DBUSen arabera, , egun horretan hiriko autobusen zerbitzu berezia eskainiko dute bai kontzertuaren aurretik eta bai, kontzertuaren ostean ere.

- Kontzertuaren aurretik: 17:00ak eta 21:00ak bitartean eta, 10 minuturo, zerbitzu berezia eskainiko dute Poliklinika eta Anoeta artean, Illunbe eta Miramoneko aparkalekuetatik Estadiora joateko. Geltokiak Illunbe, Ospitaleak eta Poliklinikan egongo dira. Gainera, Miramonetik Anoetara joateko, 17 eta 28 lineak ere pasatuko dira bertatik.

Honez gain, beste zerbitzu berezi hauek izango dira :

Boulevardetik, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, minutu gutxiko tartearekin etengabe aterako dira.

Gros eta Antiguatik, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, 10 minuturo.

Beste autobus linea guztiek ohiko zerbitzua eskainiko dute.

- Kontzertuaren ondoren: : Gaueko 00:15 eta 00:30 artean gutxi gorabehera zerbitzu bereziak eskainiko dira ondorengo auzoetara: Antigua, Gros, Ategorrieta, Bidebieta, Zentroa, Boulevard, Egia, Itxaurrondo, Altza, Ospitaletako aparkalekuak, Miramon, Oriamendi, Aiete, Erribera, Loiola eta Martutene.

Euskotren

Euskotrenek ere Springsteenek kontzerturako trenen zerbitzu berezia jarriko du.

Bruce Springsteenen kontzertuaren ondoren bertaratuko diren pertsonen joan-etorriak errazteko helburuarekin, behin hori bukatuta tren zerbitzuak eskainiko dira Anoetatik Hendaiara, Lasartera eta Zumaiara (Amaran trenez aldatzea egin gabe). 80 minututan gutxi gorabehera zortzi tren irtengo dira: bost Hendaiara, bi Zumaiara eta bat Lasartera:

  • Lehenengoa: Hendaiara
  • 10 minutu geroago: Hendaiara
  • 5 minutu geroago:Lasartera
  • 3 minutu geroago:Hendaiara
  • 15 minutu geroago:Hendaiara
  • 2 minutu geroago: Zumaiara
  • 13 minutu geroago: Hendaiara
  • 30 minutu geroago: Zumaiara

Kontzertua baino lehen zerbitzua ohiko trenekin burutuko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren webgunean eta Twitterren.

Aparkalekuak

Anoeta inguruan auto pilaketak ekiditeko, aparkaleku bereziak izango dira Miramongo parke teknologikoaren inguruan, kontzertura kotxe pribatuz joatea erabakitzen dutenentzat. Aparkaleku hauetatik Anoetara iristeko, DBUSak autobus linea berezi bat jarriko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Kontzertuak Donostiako informazioa Gizartea Eguneko albisteak